Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejetak txapeldunak. (Ibon Errazu)
Larunbat arratsaldean Euska Jaiaren barruan jokatu zen Trikitilari Gazteen Getariako XVII Txapelketa. Denera zortzi bikotek parte hartu zuten, eta Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrak izan ziren txapeldunak. Bigarren sailkatu zen, Aitor Uzkudun eta Nahikari Udaieta bikote errezildarra, eta hirugarrenak Eider eta Lierni Tolosa izan ziren, Hernanikoak biak.
Trikitilari Gazteen Getariako XVII Txapelketako parte-hartzaileak. (Ibon Errazu)