1946. urtean jaiotakoek 70 urte beteko dituzte aurten, eta urteurren borobila lagun artean ospatzeko bazkaria antolatu dute larunbaterako. 13:30ean elkartuko dira Artzapen, eta ondoren Kaia Jatetxean egingo dute bazkaria. Antolatzaileek azaldu dute gustura daudela deialdiak izan duen erantzunarekin, "30 lagun inguruk izena eman dute eta giro ederra izatea espero dugu".
Dena dela, bazkarian parte hartu nahi eta oraindik izenik eman ez dutenek, horretarako aukera dutela jakinarazi dute; Josu Lasarekin harremanetan jarri behar dute, bera baita antolaketa lanetan dabilena.