Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbaterako egitarau zabala antolatu dute: azoka, dentza saioa, erromeria, eta trikitilari gazteen txapelketa eta irrintzi norgehiagoka izango dira, besteak beste.Bihartik igandera bitartean Euskal Astearen barruan hainbat ekitaldi antolatuko dituzte...
Larunbaterako egitarau zabala antolatu dute: azoka, dentza saioa, erromeria, eta trikitilari gazteen txapelketa eta irrintzi norgehiagoka izango dira, besteak beste.
Bihartik igandera bitartean Euskal Astearen barruan hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Getarian. Dena dela, larunbata izango da Euskal Jai Eguna, eta udalak herriko eragileekin elkarlanean egitarau zabala antolatu du; tartean azoka, dantza saioa, kalejira eta lehiaketak egingo dituzte. Euskal Herriko trikitilari gazteak biltzen dituen txapelketaz gain, gazte eta helduentzako irrintzi txapelketa ere egingo dute larunbatean. Lehiaketa irekia da, eta festetan edo koadrilan irrintzika ibiltzen direnek bere abilezia neurtzeko aukera izango dute. Parte hartu nahi dutenek larunbatean Getariako plazara agertu besterik ez dute.