Dinifest jaialdia antolatu dute larunbat gauerako Getariako Ketarri tabernan

Getariako Hitza 2016ko maiatzaren 20a

Voltaia taldearen kontzertua. (Julen Barragues) Aurten Dinifest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute Getariako Ketarri tabernan. Larunbatean izango da 23:00etatik aurrera, eta The Grace of Dionysus eta Voltaia taldeak kontzertua eskainiko dute. Gero,  Dj Llavorik animatuko du jaialdia. Sarrera doakoa da. Antolatzaileek herritarrak festara gonbidatu dituzte, "giro aparta" egondo dela uste baitute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide