Meaga auzoa sanisidrotan murgilduta

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 14a

Atzo iluntzean murgildu ziren jai giroan Meaga auzoan, eta gaur ere umore berarekin jarraitu dute. Arratsaldean Gorritiren animaliekin gozatu dute frontoian, eta, ondoren, txokolatea nahiz gozokiak banatu dizkiete haur eta gaztetxoei. Jai giroak aurrera jarraitzen du, eta aurki txerriki errea eta sagardoa dastatzeko parada izango da. Eguna biriltzeko, Astiazaran II.a eta Alabier bikotearen eskutik erromeria izango da. Bihar, San Isidro egunarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguerdi partean, Javier Illarramendi auzoko adinekoa omenduko dute, Gure Txeru dantza taldearen erakustaldia izango da, eta txerriki errea nahiz txakolina dasteko aukera eskainiko dute.Adinekoen bazkaria eta gero, pilota partidak jokatuko dituzte arratsaldean, eta iluntzean, Elizagoien ahizpekin erromeria izango da. [flickr_set id="72157668391721535"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide