Getariako Guraso Elkarteak Zahartzaroari Omenaldian Maria Etxeberria Indo eta Jose Galdos Iñarra omenduko ditu ekainaren 5ean. Meza nagusia izango da lehenengo, eta gero Getariako Musika Bandak eta abesbatzak kontzertua eskainiko dute Salbatore elizan. Ondoren, bazkaria egingo dute erretiratuek Zumaiako Marina Berri Jatetxean.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek maiatzaren 28ra arte dute izena emateko aukera. Getarian erroldatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta Getarian erroldatuta ez daudenek 41 euro. Horretarako hurrengo kontu zenbakian ordainketa beharko dute izen-abizenak zehaztuta: Kutxabanken 2095 5040 56 1060437596 edo Laboralean 3035 0192 95 1920702137 kontu zenbakietan.