Zuhaitzak landatu dituzte Sahatsaga Goian

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 11

Getariako Udalak antolatuta larunbat goizean getariarrak Sahatsaga Goiko parkean bildu ziren, eta zuhaitzak landatu zituzten parkean. Lehenik eta behin adituek azalpenak eman zizkieten ekitaldian bildu diren getariarrei, eta ondoren taldetan bildu eta ...

Getariako Udalak antolatuta larunbat goizean getariarrak Sahatsaga Goiko parkean bildu ziren, eta zuhaitzak landatu zituzten parkean. Lehenik eta behin adituek azalpenak eman zizkieten ekitaldian bildu diren getariarrei, eta ondoren taldetan bildu eta zuhaitzak landatu zituzten. Lurra ontzeko herriko auzokonposta guneetan egindako konposta erabili zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide