Izena eman daiteke Trikitilari Gazteen Getariako XVII Txapelketan

Getariako Hitza 2016ko maiatzaren 9a

[caption id="attachment_298931" align="aligncenter" width="300"]Trikitilari gazteak Getariako txapelketan. (Ibon Errazu) Trikitilari gazteak Getariako txapelketan. (Ibon Errazu)[/caption] Maiatzaren 28an, Euskal Jai Eguna egingo dute Getraian eta, trikitilari gazteen txapelketa jokatuko da egun horretan. 18 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete norgehiagokan; sei bikoterentzat tokia izango da txapelketan, beraz bikote gehiagok izena ematen badute kanporaketa jokatuko da txapelketaren aurretik. Txapelketan izena eman nahi dutenek Getariako Udalean bertan, 943-896024 telefonora hots eginda edo kultura@getaria.org helbidera idatzita eman dezakete izena. Tritilari bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: Trikitia eta Pot-pourria derrigorrezkoak izango dira, eta Arin-arin, Fandango eta Porrusaldaren artean bat aukeratu beharko dute parte-hartzaileek. Epaimahaiak piezen zailtasuna, trikitilarien arteko bat-etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta pandero-jotzailearen lana kontutan hartuko ditu balorazioa egiterakoan. Gainera, trikitilariek baserritar arropa jantzi beharko dituzte txapelketan parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide