Gaur Arrantzale Eguna ospatu dute Getarian goiz-eguerdi partean. Meza izan da lehenengo, eta gero Karmengo Amarbirjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena egin dute Artzapen. Urtero bezala jendetza bildu da hitzorduan.
[caption id="attachment_298715" align="aligncenter" width="300"]

Suhiltzaileak kofradia zaharreko teilatu zatiak kentzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Bestalde, hasiera batean eguerdirako Gipuzkoako Trainerilla Ligako estropada antolatuta zegoen Getarian, baina haize boladen ondorioz bertan behera geratu da kirol proba. Dena dela, ez da izan haizeak sortu duen ezusteko bakarra. Izan ere, haizeagatik Getariako Kofradia Zaharreko tailatu zatiak erori egin dira azpian aparkatuta zeuden auto batzuen gainera. Suhiltzaileak iritsi dira ingurura eta teilatu zatiak kentzen aritu dira goizean zehar.
[flickr_set id="72157667856992552"]