Antxoa dastatzeko aukera izan zen atzo arratsaldean Getariako frontoian. Antxoak parrillan, arrautzaztuta nahiz gatzituta jateko parada izan zuten bertaratu ziren guztiek, eta edateko txakolina eta sagardoa txotxetik.
Dastaketan bildutako dirua Siriako gerratik ihesi Europako mugetan noraezean geratu diren errefuxiatuei laguntzera bideratuko dute.
[flickr_set id="72157667978074966"]