Antxoaren kanpainaren balorazio positiboa egin du Eusko Jaurlaritzak

Getariako Hitza 2016ko maiatzaren 6a

[caption id="attachment_298497" align="aligncenter" width="300"]Antxoaren kanpainako datuak eman dituzte Eusko Jaurlaritzako eta kofradietako ordezkariek. (Ane Roteta/Hitza) Antxoaren kanpainako datuak eman dituzte Eusko Jaurlaritzako eta kofradietako ordezkariek. (Ane Roteta)[/caption] Gaur eguerdian Eusko Jauraritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako saiburuorde Bittor Orozek antxoaren kanpainako datuak aurkeztu ditu Getariako Antxoa Egunaren harira. Bertan azaldu duenez, Euskadiko arrantzaleek 8 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte kanpaina hasi zenetik, eta bataz beste kiloa 1,75 euroko prezioan saltzen ari dira. "Kanpaina espero genuena baino lehen hasi da, antxoa ugari eta kalitate onekoa harrapatu dute arrantzaleek kostaldetik gertu" adierazi du Orozek. Horretaz gain, Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa gazte kopurua aztertzen duen Juvena kanpainako emaitzek agertu dute antxoa une egokian dagoela egun. "Antxoaren espeziea bere onera etorri da" berretsi du Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, eta azken astetan arrantza kopurua horren adierazgarri dela adierazi du.

Urresti: "Sentipen gazi-gozoa dugu arrantzaleok"

Emeterio Urresti Getariako Elkano Kofradiako lehendakariaren esanetan kanpaina arrantza kopuruari dagokionean ona izaten ari da, "inoiz baino antxoa kilo gehiago harrapatu dugu garai honetarako". Dena dela, "sentipen gazi-gozoa" dute arrantzaleek. Izan ere, antxoa prezio txikian saltzen ari gara. "Aurten arrainaren tamainua txikia da, eta horrek ez du balio kontserbarako. Freskoan saltzeko kilo gehiegi dira eta prezioak behera egin du nabarmen. Handiagoa izango balitz egoera bestelakoa izango litzateke, baina itsasoak bere mugak jartzen ditu eta haren eskuetan gaude. Itsasoa ez da arrain-haztegi bat, eta berak ematen duena arrantzatu behar dugu" Oro har gustura dago Getariako Elkano Kofradiako lehendakaria antxoaren biomasa hazi egin delako. "Antxoa errekuperatu zedin, antxoa arrantzatzeaz utzi genion hiru-lau urtez. Arraina ondo errekuperatu da, eta erabaki zuzena izan zela erakutsi du denborak. Orain arrantzaleok neurriak hartu behar ditugu biomasa horrek osasuntsu jarraitu dezan".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide