[caption id="attachment_298484" align="aligncenter" width="300"]

Zilarrezko Antxoaren ekitaldia. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Gaur eguerdian Antxoa Eguneko ekitaldi instituzionala egin dute Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian. Bertan, Zilarrezko Antxoa aipamena jaso dute Manuel Gorostiagak, Jose Ignacio Espelek eta Karlos Argiñanok; azken honek ezin izan du ekitaldian izan eta bere semeetako batek jaso du oroigarria bere partez. Aurtengoan Getariako Elkano Kofradiak lagun horiek omentzea erabaki du antxoa, bertako produktuak eta arrantzaleen lana sustatzeko egin duten ahaleginagatik. Alde batetik, Manuek Gorostiagari eskerrak eman dizkiote antxoaren sektorean hamarkadetan zehar egin duen lan handiagatik. Bestetik, Karlos Argiñanori urtetan Getariako produktuak eta bertako arrantzaleen lana ezagutzera emateko egin duen ahalegina aitortu diote. Eta Donostiako Aquariumeko zuzendari Jose Ignacio Espeli arrantzaren sektoreak egin duen lanagatik eskerrak eman diozkio Elkano kofradiak.
[flickr_set id="72157667786895592"]