TTIP-ak langileen eskubideetan izango duen eraginaz arituko dira asteazkenean Getarian

Getariako Hitza 2016ko maiatzaren 5a

[caption id="attachment_298306" align="aligncenter" width="300"]Aretoa bete zen Getariako Eskubide Sozialen Kartak TTIP-aren inguruan antolatu zuen beste mahai inguru batea. (G.E.S.K.) Aretoa bete zen Getariako Eskubide Sozialen Kartak TTIP-aren inguruan antolatu zuen beste mahai inguru batea. (G.E.S.K.)[/caption] Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du mahai-ingurua asteazkenerako. 19:15ean izango da Alondegian eta CNTko Igor Vaquerizok, LABko Bea Martxuetak eta ELAko Laura Gonzalez Txabarrik parte hartuko dute. Bertan, langileen eta herritar ororen eskubideetan TTIP-ak izango duen eragina aztertuko dute, baita altenatibak proposatu ere. Getariako Eskubide Sozialen Karta aspalditik ari da herritarrak TTIP-aren inguruan kontzientziatzeko ekimenak antolatzen. "Greenpeacek argitaratu dituen izkutuko agiriek argi erakusten dute ezinbestekoa dela herritarrok akordioak gure egunerokoan izango duen eragin kaltegarriaz jabetzea eta hori geratzeko martxan jartzea". Nabarmendu dute Eurapako  hainbat hiritan dagoeneko herritarrak kalera atera direla TTIP-aren aurka. "Guk ere herritarrak mahai-inguruan parte hartzera animatu nahi ditugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide