Pentsio duinak eskatzeko sinadurak bilduko dituzte bihar eguerdian Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko apirilaren 29a

Getariako Gazte Asanbladak, Arrantzale Zaharren Elkarteak eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu dute ekimena. Bihar 12:00etatik 14:00etara plazan izango dira.Getariako Gazte Asanbladak, Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Arrantzale Zaharr...

Getariako Gazte Asanbladak, Arrantzale Zaharren Elkarteak eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu dute ekimena. Bihar 12:00etatik 14:00etara plazan izango dira.

Getariako Gazte Asanbladak, Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Arrantzale Zaharren Elkarteak sinadurak bilduko dituzte bihar, 12:00etatik 14:00-etara, Getariako plazan, Euskal Herriko pentsiodunen eskubide sozialen alde. Pentsio duinak eta geroa bermatuko duen sistema propioa eskatzeko herritarren atxikimendua nahi dute. Izan ere, Hego Eskal Herriko 300.000 pentsiodunen ordainsaria hileko 600 eurotara ez da heltzen, «bien bitartean, banketxeak eta multinazionalak irabazi erraldoiak izaten ari dira. Argi dago aberastasuna ez dagoela zuzen banatuta», adierazi dute Getariako eragileek. Egoera horri amaiera eman behar zaiola uste dute, eta horretarako Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diote pentsioak 1.080 eurotara iritsi daitezela, «kopuru hori aholkatzen du Europako Karta Sozialak». Kopuru hori da eragileen ustez pentsiodunek oinarrizko premiak asetu eta duin bizitzeko behar duten gutxienekoa.

Egoera «okertu» egin da

Getariako eragileek salatu dute azken aldiko aldaketen ondorioz pentsiodunen egoera«okertu» egin dela. «2011tik gure pentsioak izoztu edo %0,25 bakarrik igo dira, eros ahalmena eskastuz», adierazi dute ohar batean.

Horren aurrean, pentsioen harira gardentasuna eta kudeaketa hurbila nahi dute Getariako eragileek. «Horretarako Babes Sistema eta Gizarte Asegurantza propioak nahi ditugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide