Bihar arratsaldean Getariako II. Triatloia jokatuko da Getariako kaleetan barrena, 16:00etan hasita. Euskal Herriko Zirkuituko lehen proba da, eta parte-hartzaileek 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta bost kilometro korrika egin beharko dituzte ibilbidea osatzeko. Getaitri triatloi taldeak eta Gipuzkoako eta Euskadiko triatloi federazioek antolatu dute sprint distantziako proba.
Ibilbidea
Getariako hondartzatik hasiko dute Getariako triatloia: 16:00-etan aterako dira emakumeak, eta jarraian, 16:10ean, gizonezkoen txanda izango da. Igerian portura iritsiko dira parte-hartzaileak, bertan boxetan bizikleta hartu eta 20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Getariatik irten, Garate gainetik Meaga alderuntz joan, Oikia eta Zumaia zeharkatu eta N-634 errepidetik Getariara itzuliko dira.
Portuko boxen eremuan bizikleta utziko dute, eta oinezko proba abiatuko dute kirolariek. Herrian barrena bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrika, eta bukatzeko udaletxe aurrean jarriko dute helmuga gunean bukatuko dute triatloiko proba.