Larunbat arratsaldean Getariako II. Triatloia jokatuko dute

Getariako Hitza 2016ko apirilaren 27a

  [caption id="attachment_296980" align="aligncenter" width="300"]Getariako I Triatloia. (Onintza Lete Arrieta) Getariako I Triatloia. (Onintza Lete Arrieta)[/caption] Euskal Herriko Zirkuituko lehen proba izango da, eta parte hartzaileek 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta bost kilometro korrika egin beharko dituzte ibilbidea osatzeko. Getaitri triatloi taldeak eta Gipuzkoako eta Euskadiko triatloi federazioek antolatu dute sprint distantziako proba. Getariako hondartzan emango zaio hasieran Getariako triatloiari; 16:00etan aterako dira emakumeak, eta 16:10ean gizonezkoak. Igerian portura iritsiko dira, bertan boxetan bizikleta hartu eta 20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Getariatik irten, Garate gainetik Meagas alderuntz joan, Oikia eta Zumaia zeharkatu eta N-634 errepidetik Getariara itzuliko dira. Gero, oinezko proba abiatuko dute; herrian zehar 5 kilometroko korrika egin eta udaletxe aurrean izango da helmuga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide