Heriotza eta dolua hizpide izango dituzte ostegunean Getarian

Getariako Hitza 2016ko apirilaren 4a

'Aulki Hutsak' dokumentala emango dute ostegunean Getarian. Ostegunean 19:00etan Ulpiano Etxean Aulki hutsak: Zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean dokumentala eskainiko dute Getariako Osasun Zentroak eta Getariako Udalak antolatuta. Proiekzioak heriotza eta dolua izango ditu hizpide, eta ondoren gaiaren inguruko solasaldia egingo dute parte-hartzaileek. Herritarrekin batera izango dira filmaren zuzendari eta mediku Iñaki Peña, eta Getariako familiako mediku eta Osatzen Batzordeko kide Mavi Carceller. Getariarrak ekimenean parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide