Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako eskubide sozialen kartak antolatu ditu saioak. Datorren asteazkenean, martxoak 30, eta ostiralean, apirilak 1, izango dira.
Argindarraren faktura ardatz hartuta, bi tailer eskainiko dituzte Getarian, datorren astean. Martxoaren 30ean, asteazkenean, Argindar fakturaren tailerra: zurea nola ulertu eta murriztu 40 minutuan saioa eskainiko dute. Ostiralean, apirilaren 1ean, berriz, ohiko enpresatik Goiener kooperatibara aldatzeko laguntza emango dute. Getariako eskubide sozialen kartak antolatu du zikloa.
Lehen saioa Alhondigan izango da, asteazkenez, 19:00etatik aurrera. Goiener kooperatibaren inguruko azalpenak emango dituzte. Goiener irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta energia berriztagarria erabiltzen du. Horrez gain, argindarraren ordain-agiria ulertzeko beharrezko azalpenak emango dituzte. Herritarrek aukera izango dute beraien fakturak tailer horretara eraman eta Goienerreko kideekin aztertzeko.
Bigarren hitzordua ostiralean jarri dute, liburutegian, 17:30etik 20:00etara. Bertan, herritarrei laguntza eskainiko diete beraien enpresa hornitzailetik Goiener kooperatibara aldatzeko.