Gaurtik aurrera Getariako Triatloian parte hartzeko izena eman daiteke

Getariako Hitza 2016ko martxoaren 18a

Iaz jokatu zen lehen aldiz Getariako Triatloia. (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Apirilaren 30ean jokatuko da Getariako Triatloia GetaiTri taldeak antolatuta, eta 400 lagunentzat tokia izango da da proban. Kadete mailatik aurrerako kirolariek parte hartu dezakete Getariako Triatloian, eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan, eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte ibilbidea osatzeko. Izena ematea gaur zabalduko dute Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide