Andoni Ollokiegik kontzertua emango du larunbatean Harralde tabernan. (Harralde Libre)
Andoni Ollokiegi kantari, musikagile eta konposatzaileak saioa eskainiko du larunbat gauean Getariako Harralde tabernan. Ollokiegi K22n gitarra jotzailea izan zen, eta ETB1ko Kantugiro telebista saioa irabazi zuen. Antolatzaileek azaldu dutenez, "rockzale amorratua" da Ollokiegi, eta "ikuskizun ederra ikusteko aukera izango da larunbatean Harralden". Saioa 22:30ean hasiko da.