Jendetzak parte hartu zuen pasa den urteko udaberrian Joste Egunean Getarian. (Getariako Gure Esku Dago)
19:00etan bilduko dira herritarrak Alondegian eta Getarian herri galdeketa noiz egin izango dute hizpide. Izan ere, Gure Esku Dagotik uste dute azken urtetan egindako lanketaren ondoren, urrats berriak egiteko unea iritsi dela. Azpeitian ekainean egingo dute galdeketa, eta Zumaian pasa den astean erabaki zuten galdeketa egitea.