Aldaketa klimatikoaren ondorioak hizpide izango dituzte asteartean Getariako mahai-inguruan

Getariako Hitza 2016ko martxoaren 14a

Getaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du saioa, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Gorka Buenok, 2011-2015 bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako zuzendari Ainhoa Iraolak, eta EHUko irakasle Iñaki Antiguedadek parte hartuko dute mahai-inguruan. Bertan, gaur egungo ereduaren nondik-norakoak, eta beste eredu baten bidean dauden aukerak eta egin beharreko urratsak jorratuko dituzte. Saioa 19:00etatik aurrera izango da Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide