Banakako esku pilota finalak jokatuko dituzte igandean Getarian

Getariako Hitza 2016ko martxoaren 3a

Esku pilota partidak izango dira igandean Getarian. (Hitza) XXXII Banakako Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igande goizean Getariako frontoian. 11:00etan abiatuko dituzte norgehiagokak, eta denera sei partida izango dira jokoan; alebin, kimu, infantil eta jubenil mailako pilotari gazteek parte hartuko dute saioan. Giro ederra izango da, eta getariarrak partidak ikustera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide