Pako Aristi. (Hitza)
Uxue Alberdik gidatzen duen Katukale Literatur Taldeak literatur solasaldia antolatu du ostegun arratsalderako. Ohikoa den bezala, 18:30ean, Getariako udal liburutegian bilduko dira taldeko parte-hartzaileak, eta aste honetako saioan
Urari ostutako poemak liburua aztertu eta hizpide izango dute. Gainera, Pako Aristi egileak berak ere saioan parte hartuko du, eta Getariako irakurzaleekin liburuaz berriketan jardungo da idazlea.