Ostiralean odola emateko aukera izango da Getarian

Getariako Hitza 2016ko otsailaren 22a

Odola emateko saioa Getarian. Gure Txeru Elkarteak  odola emateko hitzordua antolatu du ostiralerako. 18-65 urte bitarteko herritarrek izango dute odola emateko aukera 19:00etatik 21:00etara bitartean Getariako Osasun Zentro berrian. Elkartetik jakinarazi dute odol emaile izan nahi duten guztiak ongi-etorriak izango direla. Horretaz gain, odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak hartzea gomendatu dute. Bestalde, odol-emaileren bat botikak hartzen ari bada, odola emateko lekura eraman eta medikuari horren berri emateko azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide