Sahara Marathon proban izango da Aitor Irigoien getariarra, astebetez. Larunbatean hasiko da lasterketa, eta datorren astera arte luzatuko da. 42 kilometroko lasterketa egingo du getariarrak, ibilbide luzeena duena. Irigoien bigarren aldiz izango da elkartasun maratoian; izan ere, bertan parte hartu zuen duela lau urte ere.
Tindouf-eko errefuxiatuen guneetan da proba hori, Argelian; eta Irigoienen arabera, Saharako 200.000 errefuxiatu inguru bizi dira bertan. "Egoera salatzeko eta Saharari elkartasuna adierazteko" joango da getariarra maratoira, eta berarekin izango dira mundu osoko 400 korrikalari inguru. Getariarrak azaldu duenez, hango familiekin pasatuko dute astea.