Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Udalak alokairuan jarriko ditu Balentziaga kaleko lurpeko parkineko aparkalekuak. Libre dauden plazak herritarrei eskaintzea da erakundearen helburua, eta 75 aparkaleku jarriko dituzte, hasiera batean.
Aparkaleku horien alokairuak hilean 70 euro balio ditu, BEZa barne. Gutxienez, hilabete baterako hartu behar da plaza, eta gehienez urtebeterako. Hala ere, Getariako Udalak jakinarazi duenez, gero jarriko dute aukera lau urteko luzapena egiteko.
Astelehenetik aurrera egin daitezke eskariak, udaletxean bertan. Erakundearekin sinatutako kontratu bidez egingo da legezko alokairua.