Ostirala bitartean izena eman daiteke Getariatik Luz-Saint-Sauveurrera eskiatzera joateko

Getariako Hitza 2016ko otsailaren 9a

Otsailaren 27an eta 28an izango da txangoa.

Getariatik irteera antolatu du udalak, Luz-Saint-Sauveur Okzitaniako udalerrira eskiatzera joateko. Luz Ardiden eski estaziora antolatu dute irteera. Otsailaren 27an eta 28an izango da txangoa; eta ostiralerako, hilak 12, eman behar da izena. Udaletxean edo liburutegian eman daiteke izena, eta kontu korronte bat jarri du udalak ordainketa egiteko. Honakoak dira prezioak:
  • 6 urte artekoak: 85 euro eskia eta 92 snowa. Materiala eramanez gero, 72 euro.
  • 18 urte artekoak: 131 euro eskia eta 138 snowa. Materiala eramanez gero, 118 euro.
  • Ikasleak –beharrezkoa da ikasle-txartela eramatea–: 131 euro eskia eta 138 snowa. Materiala eramanez gero, 118 euro.
  • 18 urtetik gorakoak: 137 euro eskia eta 144 snowa. Materiala eramanez gero, 124 euro.
Diru horrekin, honakoa ordainduko dute izena ematen dutenek: materialaren alokairua, eskiatzeko txartela, pistetako segurua, lehen eguneko afaria eta bigarren eguneko gosaria, gaua eta autobusa. Kaskoaren alokairuak bost euro balio du, eta ikastaroak ez dira sartzen prezioan. Dirua honako kontu-korronte zenbakian sartu behar da: 2095 5040 52 1069555950. Behin ordainketa eginda, izapideak eta ordain-argiria bidali behar dira kultura@getaria.org helbidera. Liburutegira edo udaletxera ere eraman daitezke. Honakoa da aurkeztu beharreko guztia: Europako osasun txartela, ordain-agiria, ikasle-txartela –behar dutenentzat– eta muga pasatzeko gurasoen baimena, adin txikikoek. Azken hori udaletxean eska daiteke ostegunean. Bestalde, lo-zakua eta bi jatordu eman beharko dituzte izena ematen dutenek: lehen eta bigarren eguneko bazkaria. Udalak honako oharrak eman ditu:
  • 16 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.
  • 16 eta 18 urte bitarteko haurrez begiraleak arduratuko dira. Halere, esana eta arauak ez betetzeagatik gerta daitezkeen arazoen erantzukizuna ez dute hartuko haiek. Gurasoek hori onartzen dutela esaten duen oharra dinatu beharko dute.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide