Kolorez beteko da Getaria inaurterietako festan.
Inauterietarako egun osoko festa antolatuko dute Getarian. Otsailaren 6an izango da, larunbatarekin, eta haur eta helduek ondo pasatzeko aukera bikaina izango dute bertan. Gainera, antolatzaileek adierazi dute, egunean zehar tabernetan sorpresak izango direla.
EGITARAUA
– 12:00. Mozorro poteo alaia Incansables txarangarekin.
– 17:00. Haurren Mozorro desfilea herriko plazan. Mozorro onenak sarituko dituzte, eta ekimenean parte hartu nahi dutenek 16:30etik aurrera eman beharko dute izena plazan.
– Jarraian. Gure Txaru Dantza Taldeak Euskal Herriko hainbat Inauterien zertzeladak eskainiko dituzte: Nafarroako Luzaideko Bolantak, Lapurdiko Kaskarotak eta Zuberoako Maskarada.
– Ondoren. Mozorroen kalejira Incansables txarangarekin.
– 22:00. Diskofesta DJ Davilarekin plazan.
– 23:00. Tabernariek mozorrorik onena aukeratuko dute, eta 2016ko Karnabalerua izendatuko dute.
– Ondoren. Diskofesta