Danele Sarriugartek emango du literatura tailerra.
Literatura Tailerra antolatu dute Getarian otsailaren 13tik martxoaren 5a bitartean. Danele Sarriugarte idazlea izango da irakaslea, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara emango ditu eskolak. Tailerraren izenburua
Bultzada txiki batekin aise idazten da da, eta dagoeneko idaztearekiko lotura edo interesa dutenak idaztera animatzea da asmoa.
Tailerrak 30 euro balioko ditu, eta izena eman nahi dutenek otsailaren 5a bitartean izango dute horretarako aukera Getariako udaletxean. Bestela, 943-896024 telefono zenbakira deituta edo
kultura@getaria.org helbidera ere idatzi dezakete herritarrek inskribatzeko. Plaza kopurua mugatua da, 16 lagunekoa, beraz lehenbailehen izena emateko gomendatu dute Getariako Udaleko Euskara Sailetik.