Getariako EH Bilduk herri batzarra egingo du larunbatean 10:00etan Alondegian. Hurrengo gaiak jorratuko dituzte: alde batetik, Espainia mailako hauteskundeen balorazioa egingo dute, eta Madrilen EH Bilduk jorratu beharreko lan ildoak proposatzeko aukera izango dute herritarrek. Bestetik, batzarrean EH Bildu Getatiaren lehentasunak markatuko dituzte.