'Irudia eta desira' jardunaldia antolatu dute hilaren 30erako Balenciaga museoan

Getariako Hitza 2016ko urtarrilaren 19a

'About Fashion' erakusketa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Abaout Fashion erakusketari amaiera emateko moda argazkigintzaren inguruko jardunaldia prestatu du Cristobal Balenciaga Museoak. "Moda argazkigintzari buruzko hiru ikuspegi eskaini nahiko ditugu, argazkigintza horrek arteari zer nolako ekarpena egiten dion ikusarazteko, eta moda bildumak saltzeko prozesuan duen eginkizuna ezagutarazteko". Horretarako goi mailako hiru hizlarik parte hartuko dute hitzorduan: Espainia mailako argazkilari entzutetsu Manuel Outumurok, Balenciaga Etxearen komunikazio politikari buruzko doktore tesiaren egile Ana Baldak, eta Lola Garridok, About Fashion erakusketaren komisario, bildumagile, eta arte kritikoak. Irudia eta desira jardunaldietan modaren arloan komunikazioak duen garrantzia azpimarratu nahi dute, "eragin handia baitu bildumen gaineko irakurketan eta moda produktuak erosteko ohituretan". 11:00etan abiatuko dute saioa, eta bazkal ordura arte luzatuko da. Sarrera doakoa izango da, baina aretoaren aforoa mugatua denez, jardunaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako 943-008844 telefono zenbakira deitu, edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatzi dezakete. EGITARAUA - 11:00etan. Aurkezpena. - 11:10. Lola Garridok Moda argazkigintza: jarrerak eta formak gaia jorratuko du. - 12:00. Ana Baldak Balenciaga, kapitulu bat moda argazkigintzan gaia izango du hizpide. - 12:50etik 13:10era. Atsedenaldia. - 13:10. Manuel Outomurok Irudi jantzia gaiaz hitz egingo du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide