Ostiralean Floren Memoriala Futbito Txapelketako bilera egingo dute

Getariako Hitza 2016ko urtarrilaren 18a

Futbito Txapelketa Getariako frontoian. (Amaia Ventas) Aurten ere VI. Floren Memoriala Futbito Txapelketa antolatuko du Gure Txeru Elkarteak. Otsailean abiatuko dute norgehiagoka, eta ordurako dena prest izan dadin bilera informatiboa egingo dute ostiralean 20:00etan Gure Txeruko lokalean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, talde bakoitzeko ordezkari banak parte hartuko du bileran, eta bertan txapelketako baldintzak eta arauak azalduko dituzte bertan. Parte-hartzaileen artean izena emateko orriak banatuko dituzte bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide