San Anton Jaietako egitaraua

Getariako Hitza 2016ko urtarrilaren 13a

San Anton egunez getariar koadrila txakolina dastatzen. (Amaia Ventas) Urtarrilak 15, ostirala - 17:30. Txokolatada plazan. - Ondoren, San Anton Bixigua Monton marrazki murala pintatzeko aukera, Berdura Plazan. - 22:30. Bertso jaialdia Cristobal Balenciaga Museoan. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre eta Oihana Iguaran bertsolariek parte hartuko dute, eta Unai Elizasu izango da gai-jartzailea. Urtarrilak 16, larunbata 17:30. Pilota jaialdia Sahatsaga Kiroldegian. Aristi eta Oliden, Etxaniz eta Zenekortaren aurka ariko dira, eta Goñi eta Murgiondo, Saralegi eta Erasunen aurka. 17:30. Tomaxen Abenturak: Txipli-txapla haurrentzat antzerkia frontoian jarriko duten karpan. - 19:30. Buruhandiak kalez kale, Sugarri txarangarekin. - Ondoren, Sugarri txaranga kalez kale. - 22:30. Kontzertuak, frontoian: Ultimatum, ZK y los etilikos eta Culandra musika taldeekin. Urtarrilak 17, igandea, San Anton Eguna - 08:00. Diana, Gazte Alaiak txistulari taldearekin. - 10:30. Azoka Harritarten, plazan eta Berdura Plazan. - 12:15. Txakolin uzta berria aurkeztuko dute, frontoian. - Ondoren, txakolin dastaketa frontoian eta Harritarten, Kupela taldeak girotuta. - Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak bertsotan, udaletxeko balkoitik. - 18:00. Herri kirol jaialdia izango da. Donato Larretxea, Arria V.a, Hodei Hezpeleta eta Ioritz Gisasola Zelai III.a aizkolariak; Inaxio Perurena harri-jasotzailea, eta Itsaso Onsato eta Nerea Sorondo trontzalariak eta aizkolariak. - Ondoren, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak bertsotan udaletxeko balkoitik. - Jarraian, Kupela taldeak eta Zabaleta eta Larrañaga trikitilariek udaletxeko balkoitik saioa eskainiko dute. Urtarrilak 24, igandea - 09:30. Getariako Musika Bandarekin diana. - 12:30. Salbatore Deunaren elizan, sanantonetako kontzertua eskainiko du Getariako Musika Bandak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide