Haurrak mozorrotuta Getariako inauterietan. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Lehiaketa getariarrei zuzenduta dago, eta adin guztietako herritarrek parte hartu dezakete. Bertara aurkezten diren lanek
Getariako Inauteriak 2016 izenburua eta norberak aukeratutako leloa jaso beharko dute; A3 neurrikoak izan beharko dute, eta antolatzaileek zehaztu dute 16 urte arteko haur eta gaztetxoen lanek eskuz eginak izan beharko dutela. Parte-hartzaileek lan bakarra aurkeztu dezakete eta urtarrilaren 25a baino lehen entregatu beharko da udal bulegoetan edo liburutegian.
Saritutako kartelek Getariako Inauterietako jai egutegia iragarriko dute, eta aurkezten diren lan guztiekin erakuskea irekiko dute otsailaren 1etik 8ra bitartean.
Hurrengo saria jasoko du maila bakoitzeko irabazleak:
- 2 eta 5 urte bitartekoentzat, pintatzeko materiala.
- LH 1. mailatik 3. mailara, pintatzeko materiala.
- LH 4. mailatik 6. mailara, pintatzeko materiala.
- DBH ikasten ari direnentzat 60 euro.
- 16 urtetik gorakoentzat 150 euro.