Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18:30ak inguruan Orienteko Errege Magoen laguntzaileek zeramatzaten antortxak ikusi dituzte Getariako haurrek San Anton mendian behera. Umeak irrikaz ziren, eta jendetza bildu da Getariako herrigunean erregeei ongi-etorria emateko. Hauek goxoki piloa banatu dituzte, bertaratu direnen txalo artean.