Artzape Euskara Elkarteak antolatuta haurrei zuzendutako antzerki emanaldia eskainiko dute gaur 17:30etan, Getariako Berdura plazan. Aingeru Aramendi getariarrak sortu eta landu du Zuhaixka antzezlana eta etxeko txikienen gustukoa izatea espero dute Artzape Euskara Elkarteko kideek. Euskara eta musika ditu oinarri 45 minutuko iraupena duen antzezlanak.