Txuri Urdin Izotz Jauregira irteeran izena eman daiteke

Getariako Hitza 2015eko abenduaren 23a

Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera antolatu dute Getarian. Abenduaren 29rako Urritza Aisialdi Taldeak Txuri Urdin Izotz Jauregira arratsalde pasa antolatu du L.H. 2. eta 6. maila bitarteko haurrentzat. Bertan parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan eta Harritarten eman dezakete izena larunbata arte, 5 euroren truke. Antolatzaileek zehaztu dute izen emate orriarekin batera, Osakidetzako txartelaren fotokopia ere utzi beharko dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide