Putinen guardasola antzezlana eskainiko dute ostiralean Getarian. (Hitza)
Harralde Libre ekimenak bi ekintza antolatu ditu astebururako. Alde batetik, ostiral gauean, 22:30etik aurrera
Putinen Guardasola antzezlana eskainiko dute Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Ramon Agirre eta Iñaxio Tolosa taularatuko dira Xabier Sotak zuzendutako antzezlanean, eta oso kritika onak jasotzen ari da lana. Sarrerak eskuragarri daude Getarian Harralden eta Harritarten, Zumaian Inpernupe tabernan eta Zarauzko Arranon. Aldez aurretik erosiz gero 8 euro kostako da sarrera, eta saioa hasi aurretik takilan 10 euro.
Bestetik, larunbaterako eta iganderako bigarren eskuko azoka antolatu dute Berdura Plazan, horrela kontsumo-eredu berria sustatu nahi dute, kontsumo arduratsuak, elkartasuna eta jasangarritasuna oinarri dituena.
https://youtu.be/UTmhHk1qHl0