Xabier Arrizabalo Ulpiano Etxeko aretoan azalpenak ematen. (Getariako Eskubide Sozialen Karta)
Pasa den larunbatean Xabier Arrizabalo nazioarteko ekonomian doktoreak mintegia eskaini zuen Getarian, herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta. Bost orduko saioa izan zen, eta 35 lagun inguru sistema kapitalistaren eta krisi ekonomikoaren inguruan hausnartzen aritu ziren. Gainera, Europako gizarte eredua aztertu zuten, eta azken urtetan galdu diren eskubideak berreskuratzeko irtenbiderik ba ote dagoen eztabaidatu zuten herritarrek Arrizabalorekin.
Antolatzaileek inkesta pasa zieten mintegian parte hartu zuten herritarrei beren iritzia jasotzeko, eta mintegi oso interesgarria izan zela nabarmendu zuten askok. Gustura dira Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideak izan duen harrerarekin.