Eki Arostegi izan da egun batez Getariako alkatea

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 29a

Guraso elkarteak antolatuta, Haurren Eguna ospatu zuten atzo arratsaldean Getarian. Ekitaldi garrantzitsuena 18:00etan izan zen; une horretan eman zion Nika Lertxundi alkateak  Eki Arostegiri alkate makila. Agintea haren esku utzita, udalbatzarra egin zuten ondoren. Getariako udaletxeko aretoa goraino bete zen haurren eskaerak entzuteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide