Getariako haurrek herriaren gidaritza hartuko dute egun batez. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Haurren Eguna ospatuko dute larunbatean Getarian, Guraso Elkarteak antolatuta. 16:30etik 18:00etara haurrentzat tailerrak egingo dituzte. 18:15ean, Getariako alkateak agintea haurren esku utziko du eta ondoren udalbatzarra egingo dute. 19:00etan, buruhandiak aterako dira kalez kale, eta 20:30etik aurrera Berdura plazan afaria egingo dute.