Elkanok munduari bira eman zioneko 5. mendeurrena babestu du Eusko Legebiltzarrak

Getariako Hitza 2015eko azaroaren 27a

Getariako Udaleko ordezkariak Eusko Legelbiltzarreko talde guztietako ordezkariekin. (Getariako Udala) 2019an Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500 urteurrena ospatuko da, eta PSE-EEren ekimenez EH Bilduk, EAJk eta talde sozialistak urteurren ospakizunei bultzada emateko adostatutako mozioak elderdi guztien babesa jaso zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Bilkuran izan ziren Getariako Udaleko ordezkariak, eta mozioak jaso zuen babesa ikusitakoan Nika Lertxundi alkatea pozik agertu zen; gaia aho batez onartzeak "urteurren horren garrantzia nabarmentzen" duela uste du. Izan ere, Getariako Udala 5. mendeurren ospakizunak prestatzen ari da, eta alkateak uste du "erakunden desberdinen artean elkarlana bideratzeko oinarri sendoa jarri duela atzo legelbiltzarrean onartutako mozioak". Hurrengoa onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Alde batetik, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 5. mendeurrena oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egitarau bat osatu dezala Getariako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Getariak, Gipuzkoak eta Euskadik Europan eta munduan aitortza lortu dezaten. Bestetik, 5. mendeurrena ospatzeko ekimenak Juan Sebastian Elkanok egin zuen bidaiarekin harremana duten beste herri eta lurraldeekin parkatu daitezeela, UNESCO-ren Munduko Ondarearen zerrendan Magallanes-Elkanoren ibilbidea barneratuz. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritza jar dadila Espainiako, Europako eta Nazio Batuetako beste erakundeekin harremanetan, eta bermatu dezala ospakizunetan euskal erakunde guztien parte-hartzea. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 2017tik aurrera mendeurrenaren inguruko aurrekontu-partida bermatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide