Miren Itziar Etxarte Otegi da EAJko zinegotzi berria. (Aiora Larrañaga)
Urriaren hasiera Getariako EAJko udal taldeko bozeramaile Uxoa Larrañagak bere karguari uko egin zion osasun arazoengatik. Une horretan EAJk ez zuen Larrañagaren ordezkoa zein izango zen erabaki, eta atzo aurkeztu zuten zinegotzi berria. Miren Itziar Etxarte izango da Getariako EAJko zinegotzi berria, eta atzo hartu zuen kargua ohiko udalbatzarrean.