Gure Esku Dagok batzar nazionala egingo du larunbatean Gasteizko Europa Jauregian 10:00etan hasita. Getariako Gure Esku Dagok getariarrak batzar nazionalean parte hartzera gonbidatu ditu, eta interesa dutenek Harritarte dendan eman beharko dute izena. Gainera, gehitu dute eskualdetik joan-etorria egiteko autobusa antolatu dutela.