Ekonomia mintegia emango du Xabier Arrizabalok Getarian

Getariako Hitza 2015eko azaroaren 17a

Xabier Arrizabalo. (Hitza) Azaroaren 28rako, ekonomian doktore Xabier Arrizabalorekin ekonomia mintegia antolatu dute Getariako Eskubide Sozialen Kartak. Saioa trinkoa izango da, 09:00etan hasi eta 13:30ak ingurura arte luzatuko baita. Bertan Madrilgo Complutense Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomia irakasleak egungo ekonomia eredua kritikoki ulertzeko gakoak eskainiko dizkie parte-hartzaileei, gaztelaniaz. Ekonomia mintegia oso interesgarria izango dela ziur daude antolatzaileak, eta jakinarazi dute saioan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dutela Harralden, Harritarten edo Sokoan. Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideek nabarmendu dute saioa doakoa izango dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide