Oskar Matutek hitzaldia emango du asteazkenean Getarian

Getariako Hitza 2015eko azaroaren 16a

Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du saioa, eta bertan La necesidad de proyectos constituyentes gaia izango du hizpide; Matute Alternatibako kidea eta EH Bilduko legebiltzarkidea da egun. Ulpiano Etxean izango da hitzaldia asteazkenean 19:00etatik aurrera eta herritarrak bertara gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide