Getariako elkarretaratzea. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Getariako Udalak bost minituko elkarretaratze isila deitu du gaur eguerdirako. Bertan ostiralean Parisen izendako atentatuak, eta azken hilabeteetan Sirian, Turkian, Beiruten, Kurdistanen eta beste hainbatetan izan diren erahilketak salatu, eta biktimei elkartasuna adierazi diete. "Parisko atentatuen ondorioz Frantziako Gobernuaren erantzuna mendekua izan da, Siriako herritar zibilak modu indiskriminatuan bonbardeatu baititu" azaldu dute udaletik. Ildo horretan, uste dute bonbardeaketek eragindako biktimak, Parisko atentatuek eragindako "biktimak bezain errugabeak" direla. Ondorioz gaurko elkarretaratzean biktima guztiei elkartasuna adierazi nahi izan diete Getariako Udalak eta getariarrek.