Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria egingo dute igandean Getarian

Getariako Hitza 2015eko azaroaren 12a

Getariako itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria egingo dute igandean. (Amaia Ventas/Hitza) Igandean 11:00etatik aurrera Getariako San Anton mendiaren itsas historiaren inguruko hitzaldi ibiltaria gidatuko du Xabier Alberdi historialariak; besteak beste, moila, lonja, ermita, talaia, faroa eta gotorlekua ezagutuko dituzte herritarrek. Bertan parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan,943-14 09 57 telefeono zenbakira deituta edo turismogetaria@euskalnet.net-en eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide