Getarian haur eta gaztetxoen pilota partidak jokatuko dituzte. (Hitza)
Gure Txeru Elkarteko eta Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari gazteek Sahatsaga Kiroldegian jokatzen dituzte Gipuzkoako Pilota Ligako partidak. Igandean lau pilota partida izango dira 10:45ean hasita, eta pilota atsegin duten herritarrak bertara gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek.